Gora begira

Ataria 2023ko otsailaren 18a

Iturria: Tolosako udal artxiboa

Tolosan geroz eta arrakasta handiagoa dute erraldoi eta buruhandien kalejirek. Tolosaldea Turismok bildutako informazioaren arabera, 1657. urtekoak dira Tolosako erraldoiei buruzko lehenbiziko informazioak.

Francisco de Azpillaga delakoak Iruñeko erraldoiak egin zituen, baina ez zegoen horiek aterako zituen konpartsarik. 1977an baziren udalerriko erraldoi batzuk, baina gero baztertu egin zituzten. Geroztik, eta 1991ra arte, erraldoi modernoagoak egin ziren, seriean. Seriean sortze horrek ez zituen hain erakargarri egiten, eta, beraz, tolosar batzuk talde bat eratu zuten zerbait berria sortzeko. Gaur egun ateratzen den konpartsa 1995. urtean atera zen lehen aldiz eta Iñaki Moyuaren irudiak dira. 90eko hamarkadako lehen konpartsa hartan lau erraldoi eta zazpi buruhandi ateratzen ziren, eta 2004an beste bi erraldoi batu ziren konpartsara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!