Adin guztietakoak jartzen dituzte dantzan

Ataria 2023ko ots. 17a, 10:00

Tolosako Inauteriak berezi egiten dituzte eta doinu berberak behin eta berriz entzunda ere, adin guztietako pertsonak jartzen dituzte dantzan. Txarangak inauterien soinu banda dira eta egunero dago horien atzetik saltoka ibiltzeko aukera.

Berezia da ere Asteartitan egiten duten bilkura. 12:00etan elkartzen dira, baina aurten ez dira Plaza Berrian elkartuko, Euskal Herria plazan baizik. Urdina Txiki, San Esteban eta Aiz Orratz txarangak bilduko dira elkarrekin jotzeko eta ondoren, kalejira egingo dute. Euria eginez gero, Berdura plazan elkartuko dira.

Txarangen aurtengo egutegia

Gaur, Ostiral Mehea

  • 16:30. Kabi Alai txarangak alaituko du zezen festa.
  • 23:30. Jainekin txaranga kalez kale.

Zaldunita Bezpera

  • 12:00. Kabi Alai elkarteko txaranga kalez kale.
  • 17:00. Kabi Alai elkarteko txaranga kalez kale.
  • 23:30. Oriako eta Iraunkorrak txarangak kalez kale. 

Zaldunita

  • 10:00. Txarangen irteera.
  • 11:00. Txapel Haundi txarangak alaituko du aurten lehen aldiz Plaza Zaharrean egongo den sokamuturra.
  • 16:00. Kalejira Sukalde, Alcoyano eta Kabila txarangekin, Plaza Zaharretik zezen plazaraino.
  • 16:30. Sukalde, Alcoyano eta Kabila txarangek alaituko dute zezen festa.
  • 19:00. Dantzaldia Berdura plazan Sukalde, Alcoyano eta Kabila txarangekin.
  • 23:30. Oriako eta Kalean txarangak kalez kale.

Astelenita

  • 09:00. Txarangen irteera.
  • 11:00. Berazubi txarangak alaituko du Plaza Zaharreko sokamuturra.
  • 16:00. Txarangak zezen festan.
  • 19:00. Dantzaldia Berdura plazan Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin.
  • 23:30. Bonberenea eta Incansables txarangak kalez kale.

Asteartita

  • 08:00. Txarangek alaituko dute pattar zezena.
  • 11:00. Txapel Haundi txarangak alaituko du Plaza Zaharreko sokamuturra.
  • 12:00. Txarangen bilkura Euskal Herria plazan; Urdina Txiki, San Esteban eta Aiz Orratz elkarteetako txarangak ariko dira.
  • Euria eginez gero, Berdura plazan elkartuko dira. Ondoren, kalejiran joango dira Gaztelako ateraino.
  • 16:00. Urdina Txiki, San Esteban eta Aiz Orratz txarangen kalejira Plaza Zaharretik zezen plazaraino.
  • 16:30. Zezen festan txarangak ariko dira.
  • 19:00. Dantzaldia Berdura plazan Urdina Txiki, San Esteban eta Aiz Orratz txarangekin.
  • 23:30. Incansables txaranga kalez kale.

Piñata igandea, otsailak 26

  • 11:00. Poca Tripa txaranga Iurreamendi egoitzara joango da.
  • 16:30. Zezen festan Kalean txaranga ariko da, eta ondoren kalejiran joango dira. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!