Goizean, Kalderero Egunari hasiera emanaz, erraldoi eta buruhandiak ibili dira kalez kale Tolosako Dultzaineroen laguntzarekin.
Koloreak bakarrik ez, txaranga doinuak ere entzuteko aukera izan da gaur Tolosako kaleetan barrena. Aiz-Orratz elkarteko txaranga eguerdian irten da, Leidorrera joateko. Bertan, urteroko ohiturari jarraituz, Haur Jaialdia egin dute.
Goizean, Kalderero Egunari hasiera emanaz, erraldoi eta buruhandiak ibili dira kalez kale Tolosako Dultzaineroen laguntzarekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?