Martxan da inauterietako mozorro lehiaketa

Ataria 2023ko ots. 16a, 11:00

Animatu eta igo zuk ere zure argazkia!

Urteroko legez, Atariak martxan jarri du inauterietako mozorro lehiaketa. Sari bikainak banatuko dira irabazleen artean, ez galdu aukera!

Parte hartzeko kontuan izan beharrekoak aurkituko dituzu segidan:

Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:

  • Egilearen izen-abizenak.
  • Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
  • Atarikidea bada, bere harpide zenbakia izenarekin batera jarri.

 Argazkiaren ezaugarriak:

  • Kalitate aldetik, gutxieneko bereizpena.
  • Ediziorik gabekoa.
  • Tolosaldeko herrietako inauterien argazkiak izan beharko dira.

Argazkiak bidaltzeko epea: otsailaren 28a.

Argazkiak ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako formularioaren bidez bidaliko dira eta ataria.eus webgunean lehiaketarako sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai. 

Tolosaldean bizi diren edo eskualdearekin lotura dutenek soilik har dezakete parte. Bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira.

Bozketa:

  • Ataria.eus webgunearen bidez emango den bozketa martxoaren 2an hasiko da, eta martxoaren 15era bitarte egongo da bozkatzeko aukera.

Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria: 'NEKA opari TXEKEa'
    Nekaturreko edozein ostatuetan erabili ahal izango den 120€ko balioa duen opari txekea
  • Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: KIMETZ dendako ANDIA etxeko jertsea.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Errigorako bi kaxa zozkatuko ditugu. 

Argazki irabazleak eta hauen egileak martxoaren 17an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Argazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio ATARIA-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!