Eukene Larrarte Europako txapeldunorde

Ataria 2023ko otsailaren 8a

Pistako Europako Txapelketan ari da parte hartzen txirrindulari tolosarra, eta scratch proban bigarren postua lortu du.

Bere ibilbideko arteko emaitza garrantzitsuena lortu du Eukene Larrarte txirrindulari tolosarrak, pistako Europako txapelketan zilarrezko domina lortuz elite kategorian. Gaur arratsaldean izan da, scratch proban. Portugalgo selekzioko Maria Martinsekin batera erasoa jo du Larrartek eta bien artean jokatu dute garaipena. Azkenean, bigarren postua lortu du tolosarrak.

Grenchenen (Suitza) ari da izaten Europako Txapelketa. Scratcheko probaren aurretik, Larrartek taldekako jazarpen proban parte hartu du, Tania Calvo, Isabel Ferreres eta Laura Rodriguezekin batera, eta Espainiako marka berria ezarri dute, 4.28,054ko denborarekin.

Argazkiak: RFEC

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!