Ikasle sasoitsuenak frogatzeko saioa

Ataria 2023ko ots. 7a, 17:00

Tolosaldea LHII-k antolatuta, ostiral goizean egokitzapen fisikoko ikasleen arteko txapelketa egingo dute Usabal Kiroldegian, 9:00etan hasita; 100 ikaslek parte hartuko dute.

Eibarko IES UNI Eibar eta Tolosako Tolosaldea LHII institutuetako ikasleak elkartuko dira, 10 laguneko 10 taldetan banatuta. Ekitaldi honen helburuak jarduera fisikoa sustatzea, talde lanean jardutea, jende berria ezagutzea eta tarte dibertigarri bat izatea dira.

Ikasle sasoitsuenak zeintzuk diren jakitea. Hori frogatu nahi dute. Horretarako, hainbat jarduera egingo dituzte: ariketa desberdinez osatutako bi zirkuitu, txingak, soka-tira eta ingudeak. Tartean atsedenaldi bat egingo dute, eta amaieran sari banaketa; Astigarragako Ekaitz tabernan afari bat ere zozketatuko dute. Froga bakoitzean puntuak banatuko dituzte eta puntu gehien lortzen duen taldeak irabaziko du txapelketa.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!