Eukene Larrartek elite mailako pistako Europako Txapelketan parte hartuko du

Ataria 2023ko otsailaren 7a

Txirrindulari tolosarra lau probatarako aukeratu dute Espainiako selekzioko hautatzaileek. Grenchenen (Suitza) jokatuko da txapelketa, bihartik igandera bitarte.

2023ko lehen hitzordu garrantzitsua izango da pistako txirrindularientzat. 16 txirrindularik parte hartuko dute Espainiako selekzioarekin eta horietako bat Eukene Larrarte izango da. Txirrindulari tolosarrak ondorengo probatan parte hartuko du: Taldekako jazarpen proban Tania Calvo, Isabel Ferreres, Laura Rodriguez eta Ziortza Isasirekin batera; madisonean, Laura Rodriguezekin bikotea osatuz; eta omniumean eta scratchean bakarka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!