Enbak NPB berriari buruzko hitzaldi informatibo sorta antolatu du

Ataria 2023ko otsailaren 6a

Euskal Nekazarien Batasunak Nekazaritza Politika Bateratua 2023-2027 proiektuari buruzko saioak egingo ditu Gipuzkoako zenbait herritan; Tolosan otsailaren 17an izango da hitzaldia.

2023ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean NPB berria, 2023-2027 bitartekoa, eta martxoan zabalduko da eskabideak aurkezteko epea. 2022ko azken egunetan argitaratu ziren araudi osoa jasotzen duten araubideak, baina bertan jasotako xehetasun guztien berri emateko hainbat hitzaldi egingo ditu Enbak eskualdez eskualde, Gipuzkoa osoa hartuz eta ordutegi ezberdinetan, nekazari eta baserritar bakoitzak hobekien datorkiona aukera dezan.

  • Otsailak 7, asteartea, 11:00etan, Bergarako Oca Nekazal Bulegoan.
  • Otsailak 8, asteazkena, 15:00etan, Zaldibiko Goizanen.
  • Otsailak 10, ostirala, 11:00etan, Aiako kultur etxean.
  • Otsailak 13, astelehena, 11:00etan, Elgoibarko kultur etxean.
  • Otsailak 14, asteartea, 11:00etan, Urnietako kultur etxean.
  • Otsailak 15, asteazkena, 15:00etan, Azpeitiko Baigerako aretoan (sindikatu parean).
  • Otsailak 17, ostirala, 15:00etan, Tolosako Enbaren bulegoan (Trinkete plaza).

Bilera informatiboek, Enbak antolatu arren, sarrera librea izango dute interesa duen nekazari eta baserritar guztientzat. Hori bai, lokalaren edukiera errespetatzearren, aurrez izena ematea eskatu dute, bai 943 650 123 telefono zenbakira deituz, baita gipuzkoa@enba.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!