Festen amaiera, barre algaren artean

Leyre Carrasco 2023ko otsailaren 5a

Tolosako San Blas auzoko festetako azken eguna ari dira ospatzen gaur; Ugaitz Mugertza eta Jexux Mari Mujika aizkolariek erakustaldia eskaini dute, eta Oihana Iguaran eta Julio Soto bertsolarien txanda izan da ondoren.

Bertakoez gain, inguruko herrietako jende ugari elkartu da goizean Tolosako San Blas auzoan azken festa egunarekin bat eginez. Tolosako Udal Txistulari Bandaren musikarekin jaiki dira auzotarrak, eta Konponezinak txarangak eman dio dianari jarraipena. Ugaitz Mugertza eta Jexux Mari Mujika aizkolarien erakustaldia ikusteko aukera izan da, eta, horren ostean, Oihana Iguaran eta Julio Soto bertsolariak igo dira oholtza gainera.

Arratsaldean ere izango da zer ospatu San Blasen. Bertsolariek bigarren saioa eskainiko dute 18:00etan, eta ondoren, Elustonto anai-arrebek hartuko dute oholtza aurtengo festak agurtuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!