Erakutsiz ikasi 2022-2023

Orixe institutuko ikasleek Ataria ezagutu dute

Ataria 2023ko otsailaren 3a

Erakutsiz Ikasi proiektuaren barruan, Tolosako Orixe BHI ikastetxeko DBH-ko 1B gelako ikasle eta irakasleen bisita jaso dugu ATARIA-n.

20 lagun izan dira erredakzioan, gure funtzionamendua eta lan egiteko moduak bertatik bertara ezagutzeko. Ataria Irratia ere ezagutu dute, eta datorren astean Iker Galarzari egin behar dioten elkarrizketaren nondik norakoak kontatu dizkigute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!