2023/02/21 06:00 - 23:30
06:00. Udal Txistulari Bandak Alborada joko du udaletxeko arkupetan, Berdura Plazan eta Felipe Gorriti Plazan.
08:00. Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena Zezen Plazan. Ondoren kalejira.
11:00. Karroza eta konpartsen irteera.
11:00. Plaza Zaharrean sokamuturra Txapel Haundi txarangak alaituta.
12:00. Plaza Euskal Herrian txarangen bilkura; Urdiña Txiki, San Esteban eta Aiz-Orratz/ Veleta txarangen eskutik. Euria bada, Berdura Plazan. Ondoren kalejira Gaztelako Ateraino.
15:45. Udal Txistulari bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea.
16:00. Urdiña Txiki, San Esteban eta Aiz-Orratz/Veleta txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.
16:30. Zezenak Zezen plazan; txarangak eta Udal Txistulari Banda ariko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.
19:00. Dantzaldia Berdura Plazan Urdiña Txiki, San Esteban eta Aiz-Orratz txarangekin.
23:30. Incansables txarangaren irteera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?