Tolosako Txozna Batzordeak inauterietarako antolatutako egitarauarekin aurrera jarraituko du Plaza Berrian

Ataria 2023ko ots. 1a, 16:52

Ezker Abertzalearen «jokaldia» salatu dute eta dei egin diote, desadostasunak, proposamenak edota Plaza Berrian txosna jartzeko asmoa izanez gero, beraiengana gerturatzeko.

Tolosako Txozna Batzordeak kanpaina bat abiarazi zuen, aurtengo inauterietan txosnak Euskal Herria Plazan jartzeko «udalak ezarritako debekua» dela eta. Udalaren arrazoia «txosnak ahultzeko estrategia» bat dela adierazi dute txosna batzordeko kideek. Hori dela eta, erasoari aurre egitea «beharrezkoa eta zilegi» dela esan dute. «Aurtengo erasoaldiaren ondoren gehiago etorriko direla aurreikusten dugu», gaineratu dute.

Zentzu horretan, Ezker Abertzalearen «jokaldia» salatu nahi izan dute. «Txosna batzordea osatzen duten gainerako sei eragileak txosnaren interesen defentsan eta udalaren proposamenaren aurka ari ziren bitartean, eta Plaza Berriko aukeraren gainean oraindik erabakirik hartu gabe zegoenean, Ernaik eta Sortuk Plaza Berria beraientzat hartzeko saiakera abiatu dute. Hori justifikatzeko, Euskal Herria Plazako kanpaina kriminalizatu dute, bertako eragileen bazterketa dakarren mugimendu baten bitartez».

Ezker Abertzalea orain arte txosna batzordearen parte izan da. «Uneoro izan du txosnarako sarbidea eta bertan proposamenak egiteko aukera. Soilik mugimendu sozialistako eragilerik gabeko txosna batzorde bat sortzeko saiakera bezala ulertu daitezke jarrera hauek, Euskal Herriko beste hainbat tokitan egin izan duten bezala».

Ondorioz, inauteriak gainean ditugun honetan, eta txosna jartzeko aukerarik gabe geratzeko arriskuaren aurrean, batzordea «behartuta» sentitu da aurten txosna Plaza Berrian jartzera. «Euskal Herria plazarako antolatuta genuen egitaraua Plaza Berrian antolatuko dugu, nahiz eta ez den ohiko baldintza egokietan emango, ez espazioz, eta ezta kokapenez ere».

Azkenik, dei egin diote Ezker Abertzaleari, desadostasunak, proposamenak edota Plaza Berrian txosna jartzeko asmoa izanez gero, beraiengana gerturatzeko. «Hau da Tolosako eragile politikook bestelako festa gune bat antolatzeko daukagun tresna, inongo beto politikorik jartzen ez duena».

Tolosako Txozna Batzordearen inauterietarako egitaraua:

Erlazionatuak

Tolosako Txozna Batzordea tokirikĀ gabe uzteko saiakerari erantzuna

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Etxaburua eta Manu Odriozola, Txozna Batzordeko kideak 2023 urt 30 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!