Horrela, larunbat honetan, hilak 4, inauterietarako prestatu duten protokoloa aurkeztuko dute Tolosako kultur etxean. 17:00etan izango da saioa eta mahai-inguru bat ere egingo dute. «Aurtengo inauteriak bertan ditugu eta badakigu, tamalez, festa testuinguruek erraztu egiten dietela bidea eraso matxistei», adierazi dute.