Imanol Rojo 132. postuan dago Munduko Kopako sailkapenean

Ataria 2023ko urtarrilaren 31

Argazkia: BAT Basque Team.

Eskiatzaile tolosarrak bi proba berri jokatu ditu asteburuan, Les Roussesen (Frantzia).

Ostiralean, irteera askeko 10 kilometroko lasterketan parte hartu zuen, 57. postuan sailkatuz. Larunbatean ez zuen parte hartu 1,3 kilometroko esprint klasikoko proban. Azkenik, igandean, 53. postuan amaitu zuen masan egindako irteera izan zuen estilo klasikoko 20 kilometroko proba.

Une honetan 132. postuan dago Rojo Munduko Kopako sailkapen nagusian, 27 punturekin. Norvegiarrak nagusitzen ari dira; lehen sei postuetan bost eskiatzaile norvegiar daude. Johannes Hoesflot Klaebo da liderra, 1.676 punturekin. Pal Golberg bigarren da sailkapenean, 1.564 punturekin. Federico Pellegrino italiarra da hirugarren, 1.178 punturekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!