2023/02/05 11:30
Auzolanean inguru honetan egindako lanak, besteak beste, egurrezko aterpea egin da, mahai panoramikoa, umeentzako rokodromoa, paretak osatu eta egonkortu, ondoko bidezidorra berreskuratu… Lanak ezagutaraziko dituzte eta ondoren hamaiketakoa izango da.
Amarozko naturazale eta espeleologoa izan zen Iñaki Alonsori Indiori omenaldi xume bat egingo zaio, berak azaleratu zituen 2016. urtean sasien artean ezkutatua zeuden Uzturreko ur-jauzia eta putzuak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?