Giro hotz eta bustiari aurre eginez, herritar ugari bildu dira gaur, Tolosako Trianguloan egindako Zuhaitz Azokan. Fruta arbolen artean, arrakasta gehien duten sagar barietate ezberdinetako sagarrondoak, gereziondoak edo intxaurrondoak erosi ahal izan dira, eta baita zuhaixkak, hazi deshidratatuak, landareak eta loreak ere.