Javi Rivero eta Gorka Rico sarituak izan dira Madrilen

Ataria 2023ko urtarrilaren 25a

Javi Rivero eta Gorka Rico Tolosako Ama jatetxeko sukaldariek Madrid Fusion topaketako Sukaldari Errebelazioen Saria irabazi dute.

Euskal baserrietako elikadura-ohiturak aldarrikatzen dituen sukaldaritzagatik eta gaur egungo irizpideen arabera errezeta tradizionalak berrikusteagatik saritu dituzte. Baezako (Jaen) Vandelvira jatetxeko Juan Carlos Garcia sukaldaria sailkatu da bigarren postuan. Hirugarren, berriz, Tabaiba (Las Palmas) jatetxeko Abraham Ortega sukaldaria eta Aser Martin gozogilea izan dira.

Zortzi finalista zeuden guztira. Horietatik bakarra zen euskalduna, Ama jatetxeko sukaldariek osatutako bikotea, alegia. Beste hiru andaluziarrak izan dira, eta beste bostak, Murtzia, Las Palmas, Albacete eta Alakantekoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!