Zazpi mintegi, larunbateko Zuhaitz Azokan

Ataria 2023ko urtarrilaren 26a

XXVII. edizioa ospatuko dute aurten eta fruta arbolak, landareak, loreak, haziak eta landare apaingarriak erosteko aukera izango da Trianguloa plazan, goiz osoan zehar.

Urtarrila agurtzearekin batera ospatu ohi da Tolosako lehen azoka berezia: zuhaitzen ingurukoa. Zazpi mintegik parte hartuko dute, Bizkaitik eta Nafarroatik etorritakoak nagusiki. Orotariko zuhaitzak ikusi eta erosi ahal izango dira: fruta arbolen artean, arrakasta gehien duten sagar barietate ezberdinetako sagarrondoak, gereziondoak edo intxaurrondoak; zuhaixkak, hazi deshidratatuak, landareak eta loreak ere izango dira erakusgai.

  • Guillen: Zuhaixkak, landareak, loreak.
  • Viveros Areitio: Fruta arbolak, landareak.
  • Ines Flores Navarrete: Hazi deshidratatuak, landareak.
  • Murueta: Landarek eta fruta arbolak.
  • Ortuberri: Landare eta loreak.
  • Belar: Fruta arbolak eta apaingarriak.
  • Viveros Tafalla: Landare apaingarriak.

Horrez gain, San Frantzisko elizaren aurrean, Asmoberri guraso elkarteak eta KMK23k ere postuak jarriko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!