'Munduari bira eman zion ontzia' albumeko ilustrazioak Aranburu jauregian

Ataria 2023ko urtarrilaren 26a

Aristides Esteban Hernandez 'Ares' ilustratzaileak egin zituen Joseba Sarrionandiaren albumerako irudiak. Orain ikusgai izango dira Aranburu jauregian. 

Joseba Sarrionandiak idatzitako Munduari bira eman zion ontzia album ilustraturako, Aristides Esteban Hernandez Ares artista kubatarrak egindako ilustrazioak ikusgai izango dira Tolosako Aranburu jauregian datorren otsailaren 11ra bitarte. Elkano Fundazioak bultzatuta antolatu dute erakusketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!