Lurtaroko kideek batzarra egingo dute Tolosako Gure Zirkuaren karpan

Ataria 2023ko urtarrilaren 25a

Lurtaro elkartearen bilera Gure Zirkuaren karpan

Lurtaro elkarteak, abenduaren 17ko batzarrean adostutako puntuak garatzen jarraitzeko bilduko da, larunbat honetan Tolosako Gure Zirkuaren karpan 10:30ean.

Abenduaren 17ko bileran, kooperatiba sortzeak berekin dakartzan lanak zehazten aritu ziren, eta hizpide izan zituzten, besteak beste, lan taldeen funtzionamenduak nolakoa izan beharko zukeen, eta baita babes soziala zein babes politiko eta instituzionala nola handitu ere. Horrez gain, kooperatiba bat sortzeak eskatzen duen zuzendaritza-taldeaz ere mintzatuko dira, eta dagoeneko martxan den ekoizleen taldearen lanak eta egitekoak ere zehazten jarraituko dute.

«Erronka handiak ditugu, baina benetan sinetsita gaude bideak kolektiboa izan behar duela, eta elkarrekin egingo dugula aurrera» adierazi dute Lurtaroko kideek. Hori horrela, bazkide guztiak animatzen dituzte bileran parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!