Brontzezko domina jantzi du Eukene Larrartek

Ataria 2023ko urtarrilaren 24a

Eukene Larrarte eta Laura Rodriguez, eskuinean. Argazkia: Espainiako Txirrindularitza Federazioa.

Pasa den asteburuan, hirugarren izan zen, Laura Rodriguezekin batera, Anadian (Portugal) jokatutako Trofeu Artur Lopes txapelketako madison modalitateko lasterketan.

Esprint puntuagarrietan erabaki zen lehia, inork ez baitzuen aurkariei itzuli oso bateko abantaila ateratzea lortu. Espainiako selekzioarekin lehiatu zen bikoteak 12 puntu lortu zituen. Victoire Berteau eta Valentin Fortin Cofidis taldeko frantziarrak izan ziren onenak, 41 punturekin. Jade Labastugue eta Marion Borras (hauek ere frantziarrak) sailkatu ziren bigarren, 21 punturekin.

Larrartek, halaber, scratch modalitateko lasterketan parte hartu zuen; 20. postuan helmugaratu zen txirrindulari tolosarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!