Ama Tabernako sukaldariak, Madrid Fusioneko sukaldari errebelazioenaren sarirako hautagaien artean

Tolosaldeko Ataria 2023ko urt. 24a, 12:00
Juan Rivero eta Gorka Rico, Ama Tolosa jatetxeko nagusiak.

Madrid Fusionek, Tolosako Ama Tabernako Javier Rivero eta Gorka Rico aukeratu zituen Gran Premio Balfegó deitzen den, Espainiako sukaldari gazte errebelazioenaren sarirako. Bere teknika, txinparta, dotorezia eta upeltegiaren kudeaketarengatik izan dira hautatuak.

Javier Riverok eta Gorka Ricok, Ama Taberna jatetxea, 2018an Tolosako Alde Zaharrean elkarrekin estreinatu zuten. Beraien asmoa proiektu gastronomiko bat sortzea, taberna tradizionalaren kontzeptutik aldenduta, eta produktuaren eta hornitzaileekiko konfiantzazko harremanaren aldeko apustu argian oinarritzea izan da.

Madrid Fusioneko antolatzaileek, 20 urte daramatzate sukalderako talentua duten gazteen bila. 2003.urtean egin zen lehen txapelketatik, Espainiako gastronomian izen handia duten hainbat sukaldarik irabazi dute saria.  Horien artean: David Muñoz, Ricard Camarena eta Oscar Calleja daude. Aurtengo irabazlea, urtero bezala, botazio sekretu baten bidez aukeratuko da. Botazioan prentsako profesionalek eta gastronomian zaletuak direnek bozkatuko dute. IFEMA auditorioan egingo den kongresuan emango da irabazlearen izena urtarrilaren 25ean.

Saria irabazteko hautagaien artean, 8 gazte hauek daude:

  • Juan Carlos García, Restaurante Vandelvira (Baeza)
  • Javier Rivero eta Gorka Rico, Ama Tolosa Jatetxea (Gipuzkoa)
  • Sergio de la Orden, Restaurante El Mosqui. Cabo de Palos (Región de Murcia)
  • Juanjo Mesa León, Restaurante Radis (Jaén)
  • Abraham Ortega eta Asier Martin, Tabaiba (Las Palmas)
  • Pablo Fuente, Taberna Bacus. Agua Dulce (Almería)
  • Juan Monteagudo, Restaurante Ababol (Albacete)
  • Alba Esteve Ruiz, Restaurante Alba (Alicante)

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!