'Ramper' pailazoaren istorioa, Tolosan

Ataria 2023ko urtarrilaren 24a

Urtarrilaren 29an, igandea, Imanol Ituiño bilbotarrak zuzendutako ikuskizuna antzeztuko du Juan Paños Larrauri madrildarrak, Gure Zirkuaren karpan. 19:00etan izango da emanaldia.

12 urte edo gehiago dituzten haurrei zuzendutako saioa da; gaztelaniaz izango da eta 85 minutuko iraupena izango du. Emanaldirako sarrerak Sarrerak.gurezirkua.eus webgunean erosi daitezke.

Ramon Alvarez Escudero madrildarra, Ramper ezizenez ezaguna, espainiar estatuko pailazorik ospetsuena izan zen 1920ko eta 1930eko hamarkadetan. II. Errepublikaren garaian zirku artistarik handiena izan zen, filmak grabatu zituen eta marrazki biziduna ere egin zioten; Gerra Zibil osteko gizarteak eta zentsurak Ramper pailazoa akaberara eraman zuten arte. «Ramperren mamuak, ordea, bizirik jarraitzen du antzokietan eta zirkuetan, bere istorioa norbaitek entzungo duen zain», adierazi dute Gure Zirkuko kideek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!