2023ko Tolosako azoka berezien eta ekitaldi gastronomikoen datak aurkeztu dituzte Fiturren

Ataria 2023ko urtarrilaren 24a

Gutxienez bederatzi topaketa izango dira eta urtarrilaren 28an izango da lehena: XXVII. Zuhaitz Eguna. Udaberrian hiru azoka berezi egingo dituzte eta udazkenean beste bost.

Larunbatero egiten den asteroko azokaz gain, tarteka azoka bereziak izaten dira Tolosan. Azken urteetan, gainera, entzutetsuagoak bihurtu dira egun berezi horiek. 2023an zehar, urtarriletik hasita, Tolosak gutxienez bederatzi azoka gastronomiko hartuko ditu, eta dagoeneko ezarri ditu horietarako datak. Egutegiaren aurkezpena Fiturren egin zuten pasa den astean, Madrilen ospatu den Nazioarteko Turismo Azokan.

2023ko Tolosako azoka berezien egutegia

  • Urtarrilak 28: XXVII. Zuhaitz Eguna.
  • Apirilak 1: V. Ardo Zuriaren Azoka.
  • Maiatzak 13: Lore eta landareen azoka.
  • Maiatzak 18-21: Haragi: IV. Haragiaren eta Txingarraren Nazioarteko Topaketa.
  • Urriak 19-21: Mikologika: XII. Mikologia jardunaldiak.
  • Urriak 28: Tolosa Goxua: XXVIII. Gozoaren Azoka berezia.
  • Azaroak 4: Esneki: II. Gazta eta esnekien azoka berezia.
  • Azaroak 18: Babarruna: XXVIII. Tolosako Babarrunaren Jaia.
  • Abenduak 16: XXIV. Gabonetako azoka berezia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!