Indarrez bueltatu da Ero-Etxe Krosa

Leyre Carrasco 2023ko urt. 22a, 14:47

Bi urte egin gabe egon ostean, ehunka haurrek gogoz eta ilusioz parte hartu dute lasterketan. Ohi bezala, aurtengo 34. edizioa ere Tolosako San Frantzisko ibiltokian ospatu dute.

COVID-19a dela-eta bi urtez egin gabe izan ondoren, goizean Ero-Etxe Kroseko 34. edizioa ospatu dute. Ehunka haur aritu dira gogoz eta ilusioz Tolosako San Frantzisko kaletik korrika, eta ikustera gerturatu diren herritarrak ere ez dira gutxi izan. Zerua urdina bazegoen ere, hotza egiten zuen. Hala ere, korrikalariak segituan berotu dira.

Sei lasterketa izan dira guztira. 11:30ean eman diote hasiera lasterketari infantil mailako (2009-2010) mutilen probarekin. Hauek 2.800 metro egin behar izan dituzte korrika. Ondoren, infantil mailako nesken txanda izan da, eta hauek 1.950 metro egin dituzte. 12:00ak aldera alebin mailako (2011-2012) mutilak atera dira eta 1.400 metro egin behar izan dituzte. Atzetik, neska alebinen irteera izan da eta hauek ere 1.400 metro egin dituzte. Benjamin mailako (2013-2014) mutilen txanda izan da ondoren, eta 1.100 metro egin behar izan dituzte. Benjamin nesken probarekin eman diote amaiera aurtengo edizioari, eta hauek ere 1.100 metro egin dituzte korrika.

SAILKAPENAK

Mutil infantilak

  1. Eñaut Arostegi Gorostidi (Laskorain) - 09:49
  2. Joanes Zurarrain (Orixe) - 10:04
  3. Ander Alegria (Herrikide) - 10:10
  4. Amets Arruti Porbanza (Laskorain) - 10:19

Neska infantilak

  1. Maren Etxeberria (Jakintza Ordizia) - 07:49
  2. Aitana Ayerbe (Herrikide) - 07:51
  3. Ane Mugica (Orixe) - 07:56
  4. Ane Ariznabarreta Arbillaga (Laskorain) - 08:06

Mutil alebinak

  1. Beñat Iraola Arozena (Laskorain) - 04:49
  2. Unax Telletxea (Uzturpe Ikastola) - 04:53
  3. Julen Lekuona (San Benito, Lazkao) - 04:54
  4. Egoi Lasa (Uzturpe Ikastola) - 05:01

Neska alebinak

  1. Iera Uria Vieites (Laskorain) - 05:07
  2. Ane Zubizarreta (Albizturko Eskola) - 05:20
  3. Libe Curras Salazar (Laskorain) - 05:21
  4. Amaia Lertxundi (Samaniego) - 05:27

Mutil benjaminak

  1. Aiur Artetxe (Uzturre Ikastola) - 04:07
  2. Beñat Alegria (Herrikide) - 04:09
  3. Irai Errondosoro (Uzturre Ikastola) - 04:17
  4. Oihan Artola Ugartemendia (Laskorain) - 04:22

Neska benjamilak

  1. Leire Guereñu Sillonz-Odiaga (Laskorain) - 04:54
  2. Uxue Ortega Morales (Laskorain) - 05:02
  3. Jule Ugalde Cortes (Laskorain) - 5:02
  4. Elaia Esnaola Mendizabal (Laskorain) - 5:05

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!