Ataria Bertso Jaialdia 2023

Arratsaldeko Ataria Bertso Jaialdirako jakin beharrekoak

Ataria 2023ko urtarrilaren 21a

Leidorrera sartzeko ateak 17:15ean zabalduko dira eta bertsozaleei puntual etortzeko eskatzen zaie.

Gaur arratsaldean, Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. Saio berezia izango da 2023ko hau ere, bi urte ondoren berriz bete-betea izango baita Tolosako Leidor aretoa. Sarrera guztiak salduta daude, eta ez da leihatilan sarrerarik izango.

Sarrerak erosita dituztenei puntualtasuna eskatzen diete antolatzaileek. Leidorrera sartzeko ateak 17:15ean zabalduko dira, eta jendeari denborarekin etortzeko eskatu nahi zaio. 18:00etan hasiko da saioa, eta puntual hasiko dela ohartarazi dute. Behin ateak irekita «lasaitasunez» ibiltzeko eskatzen zaie bertsozaleei, sarrerak zenbakituak direnez, bakoitza bere lekuan eseri beharko baita.

 

OHARRAK

  • Ateen irekiera 17:15ean.
  • Puntual etortzea eskatzen da, 17:55erako guztiak barruan.
  • Sarrerak agortuta daude, leihatila ez da irekiko.
  • Sarrerak zenbakituak dira eta bakoitzak bere eserlekuan eseri beharko du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!