Zabalik dago inauterietako plataformak egiteko Ferialekua erabiltzeko eskaera epea

Ataria 2023ko urtarrilaren 20a

Urtarrilaren 26ra arte egongo da aukera; eskaerak telematikoki edo aurrez aurre egin daitezke. Aurten ez da giltzarik banatuko eta Udaltzaingoa arduratuko da Ferialekuaren irekieraz eta itxieraz.

Eskaera telematikoki egiteko hemen eskuratu dezakete orria herritarrek. Bestela, edo Udaten eskuratu daiteke, astelehenetik asteazkenera eta ostiraletan, 07:15etik 14:15era, eta ostegunetan, 07:15etik 19:00etara. 16 urtetik beherakoek ordezkaritza ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute eskaera orriarekin batera.

Plazak mugatuak izango dira Ferialekuan, eta dauden partzelak baino eskaera gehiago egonez gero, lekuak esleitzeko zozketa egingo dute urtarrilaren 30ean. Lekua lortzen dutenek, Ferialekua erabili ahal izango dute plataformak egiteko otsailaren 6tik 26ra, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:30era, eta asteburuan, 10:00etatik 21:30era. Aurten ez da giltzarik banatuko eta udaltzaingoa arduratuko da Ferialekuaren irekieraz eta itxieraz.

Aldi berean, plaza eskuratzen dutenek, 200 euroko fidantza ordaindu beharko dute ezinbestean, bankuko transferentzia baten bitartez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!