Kirolari buruz mahai ingurua antolatu du Tolosa CF-k

Ataria 2023ko urtarrilaren 19a

Klubaren mendeurrenaren harira, Tolosa CF-k mahai ingurua antolatu du datorren astearterako, urtarrilaren 24a. Topic zentroan egingo da, 19:00etan, eta sarrera doan da, edukiera bete arte.

Kirolaren kontzeptuan aldaketak: garapena mendeurren batean izenburupean, Julian Redondo Espainiako Kirol Kazetarien Elkarteko lehendakaria izango da moderatzailea. Juanjo Alvarez, zuzenbidean lizentziatua, doktorea EHUn eta Tolosa CF-ko futbol jokalari ohia; Roberto Galarraga, EHUko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea eta Tolosa CF-ko futbolari ohia; eta Cristina Granados, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea izango dira hizlariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!