Tailer eta ikuskizun familiarrak egingo dira urtarrilaren 21ean

Ataria 2023ko urtarrilaren 17a

Larunbatean tailer eta ikuskizun familiarrez gozatzeko aukera izango da Tolosako Topic aretoan. Tailerra, 17:00etan hasiko da, eta El árbol de Teneré ikuskizunak emango dio jarraipena 18:30ean Valenciana La Negra konpainiaren eskutik.

"El árbol de Teneré" Saharako basamortuaren erdian aurkitzen den zuhaitza da, denbora luzez lurreko zuhaitzik bakarti eta isolatuena kontsideratu izan da. Tenereko zuhaitza ordea, ez zen beti bakarrik egon. Duela milioika urte, toki horretan bertan, berarekin batera beste zuhaitz batzuk bizitzeaz gain landare, animalia basati eta urez inguraturik zegoen. Zuhaitzari, garai horiek gogoraraztea gustatzen zaio, haizearekin batera mugitu eta dantza egitea ere gustuko du. Are gehiago, gauez etortzen diren Turageko karabanen bisitak atsegin ditu.

Tailer eta ikuskizunean izena eman ahal izateko, 943650414 zenbakira deitu, edo pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!