Lizardi Kultura Elkarteak eta Galtzaundi Euskara Taldeak bi ekitaldi antolatu dituzte

Ataria 2023ko urtarrilaren 17a

Euskal Itsas Museoan egon zen Aranburun jarriko duten erakusketa. Argazkia: Euskal Itsas Museoa

Lizardi Kultura Elkarteak eta Galtzaundi Euskara Taldeak, elkarlanean, bi ekitaldi antolatu dituzte urtarrila eta otsailerako Tolosan.

Lehenengo ekitaldia, urtarrilaren 27an 19:00etan Tolosako Topic aretoan egingo den literatura emanaldi musikatua izango da. Bertan, euskal literatura eta musika uztartzeko parada izango dute Euskal Herrian ezagunak diren hainbat artistak. Joxe Mari Iturralde eta Joseba Sarrionandia izango dira arlo literarioaz arduratuko direnak, eta Iñar Sastre eta Anne Etchegoyen izango dira arlo musikalaz arduratuko direnak. Yurre Ugarte kazetari eta idazlea arituko da guztiaren koordinazio lanetan. Emanaldian, euskal literatura izango da hizpide, eta Xabier Lizardi, Zarautzen jaio baina Tolosan bizi zen poetaren hitzak gogora ekarriko dira beste hainbat gauzen artean.

Bigarren ekitaldia berriz, Aranburu jauregian jarriko den erakusketa bat izango da. Erakusketa, urtarrilaren 19an hasi eta otsailaren 11arte egongo da ikusgai. Erakusketa honek Arístides Esteban Hernández "Ares" Kubatarraren "Munduari bira eman zion ontzia" ipuin ilustraturako sortutako, Joseba Sarrionandiak egin eta Elkano fundazioak bultzatutako, irudiak erakusten ditu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!