2023ko lanen agenda aurkeztuko du Jakoba Errekondok, Topic-en

Ataria 2023ko urtarrilaren 17a

Jakoba Errekondo 'Ilargia eta landareak' liburuarekin.

Urtarrilaren 25ean izango da saioa, 18:30ean. 'Ilargia eta landareak' gida-liburua aurkeztuko du Errekondok.

Liburua aurkeztu ondoren, galderak egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Saioaren ondoren, liburua (urteko lanen agenda) eta egutegia eskuratzeko aukera egongo da. Liburuan, astero-astero landareekin egin behar diren lanetarako ilargiaren bi zikloak erakusten dira, eta hilero fruitu-arbolatan, lorategian edo basoan egin beharrekoak ere adierazten dira. Hitzaldia doakoa da, baina aurrez izena eman behar da. Izena emateko derrigorrezkoa da Tolosako azoka laguna izatea. Horretarako ondorengo estekan dago aukera.

Urtero landareekin egin beharreko lanak ugariak izaten dira (bai baratzean, fruta-arboletan, lore baratzean edota basoan); eta garrantzitsua da hauek zerrendatzea. «Hori bai, lan-gida egiterako garaian, ilargiaren faseak kontuan hartzeko gomendioa ematen da. Izan ere, landareen bizimoduak ezin die alde egin Lurrean Eguzkiak eta Ilargiak sortzen dituen eraginei», azaldu du Errekondok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!