12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu Tolosako Udalak inauterietarako

Ataria 2023ko urtarrilaren 16a

Inauterietako prestaketa lanekin eta izen emateekin jarraituz, Tolosako Udalak 12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu inauterietarako, zehazki Zaldunita, Astelenita eta Asteartitarako (otsailak 19, 20 eta 21).

Egun horietan jendetza ibiliko da Tolosako kaleetan eta helburua da guztien segurtasuna bermatzea eta trafikoa antolatuta mantentzea. Kontratazioaren inguruko oinarriak eta eskaera orria Udaten edota udal webgunean daude eskuragarri, esteka honetan. Interesdunek urtarrilaren 25a arte dute eskaera aurkezteko epea. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!