Goizean gertatu da ezbeharra, 435. kilometroan, Tolosako Izaskun auzoaren parean. Kamioi batek istripu larria izan du, baina ez da zauriturik izan. Errail bat itxita egon da Irungo noranzkoan ordu luzez, eta 13 kilometroko auto-ilarak egon dira. Dagoeneko kendu dute kamioia errepidetik, eta zabaldu dituzte bi errailak. Oraindik, ordea, auto-ilarak daudela esan du Trafiko Zuzendaritzak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?