Harizpe Elkarteko komunak txukuntzeko lanak egingo dituzte datozen egunetan. Hori dela eta, bihartik (urtarrilak 17) ostiralera (urtarrilak 20) bitarte, elkarteko taberna itxita egongo da; bitartean, lehen solairuko komunak erabiltzeko aukera izango da. Alboko gela zabalik egongo da, baina egun horietan ez da bingorik izango.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?