Urte berrirako, elastiko berria

Ataria 2023ko urtarrilaren 16a

Kamiseta teknikoak eta atletismorako kamisetak kaleratu ditu Alpino Uzturre Mendi Elkarteak; elkartean bertan probatu daitezke.

Oria Sport Wear enpresaren eskutik, Alpino Uzturre Mendi Elkarteak kamiseta berriak kaleratu eta salgai jarri ditu. Lau neurri ezberdin egongo dira (S, M, L eta XL), beso motzakoak, eta ondorengoak izango dira prezioak: Kamiseta teknikoek 10 euro, eta atletismoko kamisetek 12 euro.

Kamisetak elkartean probatzeko aukera honako egunetan izango da: 

  • Astelehena, urtarrilak 16, 19:00etatik 20:00etara.
  • Asteartea, urtarrilak 17, 11:00etatik 12:00etara.
  • Asteazkena, urtarrilak 18, 19:00etatik 20:00etara.
  • Osteguna, urtarrilak 19, 11:00etatik 12:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!