Abiatu dute 'Oholtza eta iraultza' egitaraua Tolosan

Ataria 2023ko urtarrilaren 14a

Musika eta politikaren inguruko harremanaz hitz egiteko bildu dira Tolosako kultur etxean hainbat musika taldeetako kide; eguerdian kantu bazkaria egingo dute Oargi elkartean eta arratsaldean kontzertuak Plaza Berrian.

Oholtza eta iraultza izenarekin egun osoko egitaraua antolatu dute gaur Tolosan, Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak eta Gazte Koordinadora Sozialistak. Kultur etxean goizean egin duten mahai inguruan Mattin Kortak (Bake faltsua), Peru Iparragirrek (Desgaraian) eta Odei Malecek (Bokaseka) hartu dute parte eta musika eta politikaren arteko harremanaz egin dute gogoeta.

Egunean zehar beste hainbat ekimen antolatu dituzte:

  • 14:00. Kantu bazkaria egingo dute Oargi elkartean.
  • 19:00. Eskualdeko hainbat musikari zein musika talde entzuteko aukera izango da Tolosako Plaza Berrian: Malec, BLZ, Skank, Doce C, Apanrapa, TasuriTaR, HBikoitza, Little Martin, Bassagain eta AGY Sound.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!