Inauterietako karroza eta konpartsentzako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute

Ataria

Tolosako Udalak jakinarazi du bihartik aurrera zabalik egongo dela, otsailaren 2a arte, inauterietako karroza eta konpartsetan parte-hartzeagatik eskaintzen diren diru laguntzak eskatzeko epea. 

Laguntza hauek 2.5-7 metro bitarteko luzera duten karrozak eta gutxienez 2 metro zabal eta 3 metro luze dituzten konpartsei zuzenduta daude. Eskaerak egiteko interesdunek dagokion eskaera-orria bete beharko dute (karrozena edo konpartsena) eta ondorengo bideak izango dituzte eskaera horiek aurkezteko:

  • Aurrez aurre UDATEn: astelehenetik ostiralera 7:15-14:15 bitartean eta ostegunetan 7:15-19:00 bitartean.
  • Telematikoki, udal webgunean.
  • Posta bulegoetan, erregelamenduz ezartzen den moduan.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
  • Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan.
  • Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan.

Deialdia, bete-beharreko baldintzak eta eskaera orriak eskuragarri daude esteka honetan.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!