2023ko egutegi fiskala zehaztu du Tolosako Udalak

Tolosaldeko Ataria 2023ko urt. 13a, 10:33

Dagoeneko udal webgunean kontsulta daiteke. Bertan jaso dira urtean behin, hilabetean, hiru-hilabetean edo sei-hilabetean ordaindu beharreko zerga eta tasak ordaintzeko epeak.

2023an jada murgilduta, dagoeneko ikusgai dago udal webgunean aurtengo egutegi fiskala, zerga eta tasa guztiak ordaintzeko epeak jasotzen dituen egutegia, alegia. Bertan jasoak daude, adibidez, ibilgailuen zerga, Zaborren tasa, ondasun higiezinen zerga edota terrazen tasa ordaintzeko borondatezko epeak.

Ordainketa helbideratuta duten herritarrei borondatezko epearen azken egunean kobratuko zaie zerga edo tasaren zenbatekoa kontu-korrontetik. Helbideratu gabekoen kasuan, aldiz, herritarrek posta arruntez jasoko dute ordaintzeko beharrezko dokumentua.

Hau da 2023rako finkatutako egutegi fiskala: 

URTEAN BEHIN ORDAINTZEN DIREN ZERGAK

Kontzeptua

Ordaintzeko borondatezko epea

Ibilgailuen zerga

Ondasun higiezinen zerga

Jarduera ekonomikoen zerga

Zaborren tasa

Ibilgailuen sarbide eta pasabideen tasa

Kutxazain automatikoen tasa

Autotaxi

Baratzak

Martxoak 1 – Apirilak 15

Maiatzak 15 – Ekainak 30

Urriak 1 – Azaroak 10

Ekainak 1 – Uztailak 7

Ekainak 1 – Uztailak 7

Ekainak 1 – Uztailak 7

Ekainak 1 – Uztailak 7

Urriak 1 – Azaroak 10

HILABETEAN BEHIN ORDAINTZEN DIREN TASAK

Etxez-Etxeko laguntza

Hurrengo hileko 20. eguna

HIRU HILABETEAN BEHIN ORDAINTZEN DIREN TASAK

Azokak

 

Terrazak

Hiruhilabeteko 2. hilabeteko 15. egunetik 3. hilabeteko 15. egunera

Hiruhilabeteko 2. hilabeteko 15. egunetik 3. hilabeteko 15. egunera

SEI HILABETEAN BEHIN ORDAINTZEN DIREN TASAK

Belena patioa

Ekainak 1 – Uztailak 7

Urriak 1 – Azaroak 10

*Helbideratutako erreziboak borondatezko epearen azken egunean kobratuko dira.

Salbuespen eta hobarien eskaeren epea ondorengoa da:

Kontzeptua

Eskaera epea

Ondasun higiezinen zerga. Familia ugarien hobaria

Ibilgailuen zerga

Ibilgailu historikoen hobaria

Motor elektrikoa duten ibilgailuen hobaria

Familia ugarien hobaria

Ibilgailu hibridoen hobaria

Hondakin bilketaren tasa. Hobariak

Urtarrilak 1 – Otsailak 15

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!