Okzitaniako Tolosako txotxongilo elkarteak Topic bisitatu du

Ataria 2023ko urtarrilaren 12a

Astelehenean, Okzitaniako Tolosako (Frantzia) txotxongilo elkarteko kideak Tolosako Topic museoan izan ziren, eta asteartean topaketa bat egin zuten txotxongilolari eta konpainia desberdinekin.

Tolosako elkarteak Odradek izeneko zentro bat du, txotxongilo-ikuskizunak sortzen laguntzeko eta sustatzeko, diziplina arteko garaikidetasunari lotutako ildo nabari bat jarraituz.

Tolosako txotxongilo elkarteko kideen bisita aprobetxatuz, Topic-eko zuzendaritzak topaketa bat antolatu zuen asteartean. Bilera horretan Bihar, Txotxongillo taldea, Tenderete, Taun Taun eta Anita Maravillas konpainiek eta Carlos Lopez eta Corrado Masacci txotxongilolariek parte hartu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!