Alkoholismoari buruzko saio berezia, larunbatean

Ataria 2023ko urtarrilaren 11

Alkoholiko anonimoen Tolosako Uzturre taldeak 30 urte beteko ditu ostiralean, hilak 13. Hori dela eta, saio berezia antolatu dute larunbaterako; 18:30ean izango da, kultur etxean.

Alkoholismoaren, bere ondorioen eta irtenbidearen inguruan hitz egiteko aukera izango da, eta bertan ondorengo hizlariek parte hartuko dute: Antonio Beltran familia medikuak, Alkoholiko anonimoen taldeko kide batek, alkoholiko anonimoen senideek eta Al-Anon taldeko kide batek. Uzturre taldeko kideek alkoholak kalteturikoak eta euren senideak gonbidatu dituzte solasaldira, baita argibide gehiago izan nahi duten herritarrak ere.

Zalantzaren bat izanez gero, aaarea3@gmail.com helbidera mezua bidali edo ondorengo bi telefono zenbakietako batera deitu dezakete herritarrek: 666 255 924 (Izaskun) / 670 023 127 (Fermin).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!