Amaiera bikaina izan du Tolosako Gabonetako pilota topaketak

Ataria 2023ko urtarrilaren 10a

Giro ederrarekin eman zitzaion amaiera Tolosako Gabonetako pilota topaketari pasa den ostiralean Beotibar pilotalekuan. Frontoia beterik zela, benjamin, alebin eta infantil mailako final-aurreko eta finalak jokatu ziren.

Tolosa-Aurrera klubak antolatutako Gabonetako pilota topaketak amaiera ederra eman zion aurtengo txapelketari, ostiralean jokatu ziren final-aurreko eta finaletan. Nabarmentzekoa izan zen txapelketak izan zuen partaidetza; bertan Tolosa-Aurrera, Behar Zana, Zazpi-Iturri, Berastegi eta Bidania elkarteko pilotariek parte hartu zuten. Txapelketa benjamin, alebin eta infantil mailan jokatu zen eta denera 76 pilotarik parte hartu zuten.

Benjamin mailan O. Artola, E. Altuna, U. Aburuza eta A. Antia iritsi ziren final aurrekoetara, eta garaile E. Altuna irten zen. Alebin mailan, berriz, A. Iturralde, X. Artola, G. Muxika eta I. Gonzalez izan ziren final-aurrekoetan, eta garaile G. Muxika izan zen. Infantiletan, A. Arteaga, X. Juantorena, J. Zubelzu eta D. Uharte sailkatu ziren final-aurrekoetara, eta finalean A. Arteaga gailendu zen. Sariak banatzen, Aspeko Jokin Altuna, eta Baiko Pilotako Erik Jaka eta Martxel Iztueta pilotari profesionalak izan ziren. Tolosa-Aurrera klubak eskerrak eman dizkie topaketa posible egin duten antolatzaile, gonbidatu, pilotari, guraso eta sariak banatzen egon ziren pilotari profesionalei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!