Balorazio arrakastatsuarekin eman diote amaiera aurtengo Merkatu Txikiari

Ataria 2023ko urtarrilaren 10a

Azken hiru urtetan bezala, 15.000 euro bildu ditu Laskorain ikastolak 26. Merkatu Txikian. Eskerrak eman nahi dizkiete ekintza honetan parte hartu duten 240 gurasoei eta ikasle guztiei.

Tolosako Laskorain ikastolak balorazio bikainarekin eman dio itxiera aurtengo Merkatu Txikiari. Laskorain ikastolako kudeatzaile den Iñaki Olaetxeak azaldu du, birziklapena sustatzen duen beharrezko ekintza dela hau, eta eskuragarri dauden produktuak prezio onean eskuratzeko aukera paregabea dela.

Merkatu Txikian lortutako dirua, gobernuz kanpoko erakundeei ematen diete, eta aurtengo honetan Zutani, Tolosaldea Sahararekin eta Ibarrako Misio Taldearentzat joango dira 15.000 euroak, beraien proiektuak aurrera eraman ditzaten. Jendearen ekarpena ezinbestekoa izan da aurtengoan ere merkatu txikia aurrera atera zedin, 240 guraso eta ikasle aritu bai dira lanean, horretaz gain jendearen erantzuna paregabea izan da gauzak erosterako garaian, eta eskerrak eman nahi dizkiete hau posible egin duten denei.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!