Tolosako mugak ezagutzeko hirugarren ibilbidea, igande honetan

Ataria 2023ko urtarrilaren 9a

Lehen biekin egin bezala, Alpino Uzturre Mendi Elkarteak antolatu du etapa; Tolosak Ikaztegietarekin eta Alegiarekin dituen mugetatik igaroko dira.

Ikaztegietatik irtengo dira eta Aldabako Muñozabal edo Martin Motza baserritik pasatuz, Miraleku edo Marrubitako gaina (569 m.) tontorrera igoko dira ondoren. Handik aurrera Artzabaltza aldera jaitsiko dira Alegia eta Tolosa arteko mugarriak ikusiz. Ondoren, Bentaunditik barrena Tolosara iritsiko dira. Lau orduko ibilbidea izatea aurreikusten dute antolatzaileek.

Parte hartzaileak trenez joango dira Ikaztegietara. Horretarako, 8:15ean geldituko dira Renferen Tolosako estazioan. Interesa dutenek hiru aukera dituzte informazio gehiago jaso edo izena emateko: Alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus helbide elektronikora mezua bidaliz edota 943 652 789 telefono zenbakira deituz. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 14a da, larunbata.

Irteeraren bideoa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!