Rondilla kalea itxiko dute bihar arratsaldean, Errege Magoen desfilea dela eta

Ataria 2023ko urtarrilaren 4a

Rondilla eta San Frantzisko eliza pareko autobus geltokiak itxita egongo dira eta hiribusa zein Lurraldebuseko autobusak Santa Klarako geltokian hartu ahal izango dira bihar, 14:00etatik 23:00etara.

Bihar, urtarrilak 5, Errege Magoen desfilea egingo dute Tolosan eta hori dela eta Rondilla kalea 14:00etatik 23:00etara trafikoarentzat itxiko dutela esan du udalak. Horri lotuta, aipatu kaleko zein San Frantzisko eliza pareko autobus geltokiak itxita egongo dira, hau da, autobusek ez dute geldiunerik egingo bertan. Hiribusa zein Lurraldebuseko autobusak Santa Klaran hartu ahal izango dira. Edozein kasutan, herritarrak informatzeko abisuak ere jarriko dira autobus geltoki horietan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!