Kulturari buruzko argazkiek osatuko dute Tolosako 2024ko egutegia

Ataria 2023ko urtarrilaren 4a

Tolosa, kultur herria da 2024ko egutegia osatzeko Tolosanklisk argazki lehiaketarako aukeratutako gaia. Lanak aurkezteko epeak eta lehiaketaren oinarriak aurrerago zehaztuko dituzte.

Tolosako Udalak aukeratu du jada 2024ko egutegia osatuko duten argazkien gaia. Tolosa, kultur herria izango da, hain zuzen, Tolosanklisk lehiaketako gai berria, «Tolosa kulturalki bizi handia duen herria baita». Horrela, gaiaren bitartez, herrian egiten diren kultur ekintzek duten garrantziari aitortza egin nahi diotela esan du udalak. Urtero bezala, Tolosako Udalaren webguneko Tolosanklisk atalaren bidez hartu ahal izango da parte lehiaketan. Lanak aurkezteko epeak eta lehiaketaren oinarriak aurrerago zehaztuko dituzte, baina dagoeneko tolosarrak argazkiak ateratzen eta prestatzen has daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!