Urtekaria 2022

Ukrainako Sofia Chamber Choir abesbatzarentzat

Ataria 2023ko urt. 8a, 10:00

53. Tolosako Abesbatza Lehiaketak txapeldun nagusia izan du: Ukrainako Sofia Chamber Choir abesbatza; lau sari jasoz, Europar Sari Nagusirako txartela eskuratu eta entzuleak poltsikoratu zituen.

Ukrainako Sofia Chamber Choir abesbatza izan zen nagusi 53. Tolosako Abesbatza Lehiaketan. Guztira lau sari jaso zituen, Europar Sari Nagusirako txartela ere eskuratu zuen eta Leidor aretoko entzuleria poltsikoratu zuen.

Urdin-horiz tindatu zen Leidorreko oholtza. Ukrainako Sofia Chamber Choir abesbatzak sari banaketa ekitaldian Ukraina gerran murgilduta dagoela ahaztu gabe, herrialdearen koloreak paparrean jantzi eta euren bandera zabaldu zuten.

Ganbera abesbatzen polifonia mailako lehen saria izan zen Ukrainako Sofia Chamber Choir abesbatzarentzat, folklore alorrekoarekin batera; Kutxaren Sari Nagusia jaso zuten; 2023ko apirilaren 29an Hungariako Debrecen-en ospatuko den Abesbatza-Kantuaren Europar Sari Nagusirako izendapena irabazi zuten, eta baita Entzulegoaren Saria ere. 53. edizioak irabazle argia utzi zuen, eta abesbatza zaleek pozik txalotu zuten Xabier Sarasola mahaiburu izan zuen epaimahaiaren erabakia.

Estoniako Ellerhein Girls' Choir-ek euskal abesti interpretazio onenaren saria jaso zuen Junkal Gerreroren Errota abestiagatik. Eta, aldiz, Haur abesbatzetan, lehen saria, Riga Cathedral Girls' Choir Tiara letoniarrentzat izan zen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!