XL. Shanti Txapelketa, martxan

Ataria 2022ko abenduaren 28a

Abian jarri da areto futboleko XL. Shanti Txapelketa Tolosako Usabal kiroldegian. Guztira gaztetxoen 47 talde ari dira parte hartzen.

Berez sei mailatan banatu ohi dira taldeak, baina aurten bost izango dira, 2014ko benjamin nesketan talde bakarrak eman baitu izena, eta talde hori azkenean alebinekin sartu dute. Finalei dagokionez, bi urtarrilaren 4ko arratsaldean jokatuko dira eta beste hirurak urtarrilaren 5eko goizean.

Kirolagunak Kirol Elkarteak antolatzen du txapelketa, eta aurten ia bertan behera geratu da, antolatzailea futbol eskola duen klub bat izatea jarri baitu baldintza moduan aldundiak. Aurtengoa, beraz, Eguberrietako areto futboleko azken txapelketa izan daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!