Ander Martinez de Rituertok pista estaliko Euskadiko marka jarri du pertika jauzian, 20 urtez azpikoen mailan. Donostiako belodromoan, 5,16ko jauzia egin zuen tolosarrak. Bere marka pertsonala hobetzeaz gain, 5,12koa zen, 1995ean Montxu Mirandak lortutako errekorra (5,15) hautsi zuen Martinez de Rituertok. Aire librean tolosarraren marka 5,25 da.