Eguberrietako txotxongilo tailerra egingo dute Topic-en

Ataria 2022ko abenduaren 26a

Abenduaren 28an, 29an eta 30ean, 9:30tik 13:00etara, paperezko antzerki-tailerra egingo dute Topic-en, Eguberrien inguruan.

Prezioa 30 eurokoa izango da (25 euro, deskontuarekin: Topic-eko lagunak + familia ugaria). Informazio gehiago izateko eta izena emateko pedagogia@cittolosa.com helbide elektronikora mezua bidali edo 943 650 414 telefono zenbakira deitu behar da. Gaur da izena emateko azken eguna.

Bestetik, eta duela egun batzuk inauguratu zuten Eguberri solidarioak programaren barruan, ostegun honetan, txotxongilo taldearen Galtzagorriak ikuskizuna izango da, 18:30ean, TOPIC-eko antzokian. Esteka honetan erosi daitezke emanaldirako sarrerak eta jasoko duten dirua, familia behartsuei emango diete.

Azkenik, Joxe Mari Iparragirre bertsolari eta poetaren txotxongiloa museora itzuli dute. Bere garaian txotxongilo taldeak Topuc museoari eman zion eta Oiartzungo Soinuenea Fundazioan egon ondoren bueltatu dute. Iparragirre Tolosako Euskal Herria plazako kartzelan preso egon zen, gaur egun Topic dagoen lekuan hain justu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!