47 talde ariko dira Shanti Torneoan

Ataria 2022ko abenduaren 22a

Txapelketa abenduaren 26tik urtarrilaren 5era izango da, Usabal kiroldegian, Kirolagunak Kirol Elkarteak antolatuta.

Areto futboleko XL. Shanti Torneoari hasiera datorren astelehenean emango diote, abenduaren 26an. Guztira 47 taldek eman dute izena. Berez 60 inguru izan ohi dira parte hartzen duen talde kopurua, beraz, jaitsiera izan da aurtengoan. Berez sei mailatan banatzen dira taldeak, baina aurten bost izango dira, 2014ko benjamin nesketan talde bakarra apuntatu baita, eta talde hori azkenean alebinekin sartu dute. Horrela, alebin nesketan 7 talde eta mutiletan 19 ariko dira; 2013ko benjaminetan, nesken lau talde eta mutilen 11 izango dira, eta 2014ko benjamin mutiletan sei talde lehiatuko dira. 

Finalei dagokionez, bost finaletatik bi urtarrilaren 4ko arratsaldean jokatuko dira eta beste hirurak urtarrilaren 5eko goizean, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!